03/02/2023

“Soroak asko eman arren, urtean asko jaten”

Otsaila, firili-faraila dio atsotitzak. Kazkabarra bota dezake, edo izotza egin, agian, eta uztak hondatu; klimatologia arazo handia izan daiteke nekazarientzat eta irtenbidea laboreak ziurtatzea da: 1,5 milioi ezbehar artatzen dira urtean, eta 750 milioi euro ordaintzen, kalte-ordainetan.

Sinatu aurretik jakin beharreko guztia

Nekazaritzan aritzen den edonork asegura dezake pertsona indibidual edo sozietate gisa.

Nola kontratatuko dut?

Banaka edo taldean kontrata dezakezu; azterketa bat egin behar da zer komeni zaizun baloratzeko.

Zer egin behar dut?

Aztertu honako hauek:

  • Aseguratu beharreko ekoizpena eta errendimendua.
  • Aseguruak estaltzen dizkizun arriskuak.
  • Estalduraren % (%100 edo gutxiago).
  • Gabealdia (ekoizpena noiztik duzun estalita).

Nola jakin zer aseguratu?

Adierazi aseguratu nahi dituzun lursail guztiak.

  1. Azalera zehatza, katastroko erreferentziekin.
  2. Etekinak, hau da, azken urteetako batez besteko ekoizpena.
  3. Prezioak. Gehieneko prezioa Ministerioak finkatzen du, baina baxuago asegura dezakezu (Kontuz! kalte-ordainean kobratuko duzuna izango da).

Eta ez itxaron zure uzta galdu arte, orduan ez baitu konponbiderik izango.