“Suteetatik aseguratuta”

XIX. mendean hasi ziren Espainian sute aseguruak. Konpainiek euren izena zuen bereizgarri bat jartzen zuten etxe babestuetan. Hilabete hauetako konfinamenduak %33 murriztu du gure herrialdeko azalera errea. Baina kontuz!

Egun hauetan, landaretza asko hazi da, eta oso uda lehorra eta beroa iragarri dute. Beraz, handitu egiten da sute arriskua. Suteen %96 pertsonek eragindakoak dira, eta, gehienak, arauak ez errespetatzeagatik. Izan gaitezen zuhurrak eta zaindu dezagun gure bizi-sistema.