07/03/2022

“Tatuajeak zure azalean idatzita dauden zure bihotzeko istorioak dira”, Charles De Lint

Tatuajea ez da gorputza apaintzeko gaur egungo elementu berritzaile bat, milaka urteko ohitura baizik, eta hainbat kultura eta hainbat estilo eta formatutan egin da. Larruazalean egindako artelan horiek hainbat etapa eduki dituzte: batzuetan, ospe txarra izan dute; beste batzuetan, balio magikoa eman zaie, baita erabilera erlijiosoa ere. Elementu babesle gisa ere erabili dira, eta, jakina, baita istorioak kontatzeko, oroitzak gordetzeko, asmoak adierazteko, omenaldiak egiteko eta iritziak emateko ere. Identifikazio helburuekin ere bai, batzuetan.

XIX. mendearen amaieratik, tatuaje elektrikoa asmatu zenetik eta teknika berriak (seguruagoak) sortu zirenetik, pertsona askok erabaki dute azala arte mota horretarako uztea. Baina segurtasun hori ematen duten teknika eta material berrien artean, Aseguruen Sektorearen babesa ere badago.

Beraz, zaude lasai, lagun tatuatzaile hori, “mota guztietako eta gustu guztietarako” aseguruak baitauzkagu.

  • Erantzukizun Zibil Profesionala: Zure bezeroek eurei zuzenean egindako lanengatik jarritako erreklamazioetatik babesten zaitu.
  • Ustiapenaren Erantzukizun Zibila: Bezero izan edo ez, hirugarrenek jar diezazkizuketen erreklamazioetatik babesten zaitu.
  • Produktuen Erantzukizun Zibila: Erabilitako materialek eta produktuek eragindako kalteak babesten ditu, baita material eta produktu horiek eragindako alergiak ere.

Oso garrantzitsua da jakitea aseguruak estaliko zaituela baldin eta lanbide-jarduera horretarako indarrean dagoen araudia betetzen baduzu, langile autonomoa bazara edo enpresa gisa tatuaje-estudio bat baduzu

Zure azala mihisea da; makina, pintzela; eta tatuatzailea, lana leial egingo duen artista.