01/10/2021

“Urrian bota ongarri, arabera uzta berri”

Jota nafarrak hau abesten du:

 

“¿Por qué vienen tan contentos los labradores?

Que cuando vienen del campo, vienen cantando.

Ya vienen de ver el fruto de sus sudores”.

 

Udazken honetan, orburuak, kardoak, patatak, ilarrak, baratxuriak… jango ditugu, guztiak freskoak eta tokiko baratzekoak. Guretzat, kontsumitzaileontzat, oso erraza eta merkea da erosketa-orga supermerkatuan aparkatzea eta betetzea. Kilo bat tipula 1,04 € kostatzen zaigu, baina nekazariari 0,07 € ordaintzen diote (14 aldiz gutxiago). Abuztuaren amaieran landatu zuen, ureztatu, ongarritu, izerdi ugari bota eta orain jasoko du. Pozik egongo da uzta ugaria izango delako. Zeruak bete du, eta ez gaitu txingorrarekin zigortu.

 

“Lagun bat dago niregan”

Urtero, laboreek aurre egin behar diete klima-arriskuei, izurriei, gaixotasunei eta animalia batzuek (satorrek, basurdeek…) eragindako kalteei. Espainian, nekazaritza-sektoreak munduko nekazaritza-aseguru garatuenak ditu. Uzta bat hondatzen denean, aseguruak bere gain har ditzake galerak.

Aseguru on batek ezbehar baten aurrean erantzungo du. Horrela, aseguru-sektoreari esker, nekazaritza-sektoreak diru-sarrerei euts diezaieke, porrot egin gabe, eta ustiategiaren jarraipena bermatu. Garrantzitsua da zuk jakitea gure artekaritzaren atetik sartzen zarenetik lagunduko dizugula zure aukera guztiak aztertzen –zure beharren eta gorabeheren arabera– ezbehar bat gertatzen denean konpontzea lortu arte.

Esaera zaharrak dioen bezala, “aurtengo urrian ez dugu izango lekale-plater on baten faltarik”.