04/04/2022

Wi-Fi edo Guay-Fi

Pirata informatikoak erne daude, eta inozo bat Wi-Fi publiko batera konektatzen den bakoitzean, lapurtzen eta kutsatzen saiatuko dira. Nola babestu?:

  • Irakurri sarearen izena eta galdetu zuzena den.
  • Nabigatu telefono mugikorrarekin eta, amaitzen duzunean, ezabatu konexio-sarea eta itxi saioa, hori hasi duzun lekuan. Desaktibatu Wi-Fia.
  • Desaktibatu datuen erabilera partekatua, eta orrialde seguruetan bakarrik sartu (giltzarrapoa dutenetan edo https bidez hasten direnetan).

Ahal baduzu, erabili VPN bat (sare pribatu birtuala). Badira ordainpekoak eta baita doakoak ere, baina horiek ez dira beti behar bezain seguruak; beraz, hobe da zein aplikazioren bidez deskargatu nahi duzun ziurtatzea eta aldez aurretik ondo informatzea. Zure konexioa enkriptatuta egongo da, hau da, erabat babestuta.