03/02/2023

Zaku zaunkariari, babes-asegurua! Nahitaez!

Ez utzi atzoko. Aurten indarrean sartuko den Animalien Ongizatearen Lege berriak zure txakurrentzako Erantzukizun Zibileko Aseguru bat kontratatzera behartuko zaitu, eta aseguru horrek titularra sartu behar du animaliaren arduradun gisa. Orain arte, “arriskutsuak izan daitezkeen” txakurrentzat bakarrik zen beharrezkoa, baina orain denentzat izango da.

Erne! Madrilen eta Euskal Autonomia Erkidegoan asegurua derrigorrezkoa zen jada, eta ez bazenuen, 150 eta 15.000 euro arteko isuna jaso zenezakeen.

Zergatik da nahitaezkoa?

Hirugarrenei, pertsonei, beste animalia batzuei edo gauzei, eragin diezazkieketen lesio edo kalteengatik. Arauz, jabeei txakurrak eragindako kalte edo galera ekonomikoengatik jartzen zaizkien kalte-ordain ekonomikoak estaltzen ditu Erantzukizun Zibilak. Horrela, beste txakur bati kosk egitea izan daiteke kalte bat, edo ezbehar bat, zure txakurrak kalea gurutzatu eta txirrindulari bat botatzen badu, edo paseatzen ari dela pertsona batekin korapilatu, pertsona erori, eta horri lesio bat eragitea, edo norbaiten objekturen bati hozka egitea eta objektu horri kalteren bat eragitea. Aseguru horiek objektuei edo pertsonei eragindako kalte ekonomikoak estaltzen dituzte.

Nahikoa da etxe-asegurua?

Espainian 29 milioi maskota baino gehiago daude, ANFAACen (Etxeko Animalientzako Elikagai Ekoizleen Elkarte Nazionala) datuen arabera, eta horietatik 9 milioi eta erdi txakurrak dira. Etxe-aseguruak zenbait maskota estaltzen ditu Erantzukizun Zibileko bermearekin, baina arraza edo ezaugarri batzuk kanpoan uzten ditu. Beraz, berrikusi egin behar da, eta gure txakurra benetan gure etxe-aseguruak estaltzen duela egiaztatu. Baina gogoan izan Animalien Ongizatearen Legea indarrean sartzen denetik aurrera nahitaezkoa izango dela Erantzukizun Zibileko Aseguru espezifiko bat kontratatzea txakur guztientzat, bazterketarik gabe, sortzen dituzten kalteei aurre egiteko: kalte materialei, pertsonalei edota beste txakurrei eragindakoei.

Erantzukizun Zibileko nahitaezko asegurua Maskotentzako Aseguru batekin osatzea gomendatzen dizugu. Aseguru horrek hainbat estaldura izango ditu, Erantzukizun Zibilarenaz eta osasun-estalduraz gain, gaixotasun- edo istripu-kasuak barne, baita lapurreta- edo galera-kasuetarako kalte-ordainak ere. Bai eta ehorzketa ere, heriotzagatik edo sakrifikatu izanagatik.

Babestuago egongo dira eta zuk eta zure familiak lasaiago paseatuko dituzue.