Zure semea-alaba motorrean eramatea nahi duzu, baina ba al dakizu legezkoa den? Hona hemen ezagutu beharreko arauak:
Lehenik eta behin, egiaztatu zure motorra pasaiari bat eramateko baimenduta dagoen (ikusi zirkulazio-baimena).
Umeak bidaiari gisa eramateko gutxieneko adin legala 12 urte da. Hala ere, salbuespen bat dago: 7 urtetik aurrera bidaiatu dezakete, betiere gurasoetako batekin, legezko tutorearekin edo hauek baimendutako pertsona batekin. Lagun baten semea eramaten baduzu, hobe idatzizko baimen bat izatea.
Gogoratu adingabeak:
- Bere neurrira egokitutako kasko homologatua eraman behar du
- Oinak euskarrietan jarri ahal izan behar ditu
- Inoiz ez da gidariaren eta manillaren artean joan behar
Haurren segurtasuna handitzeko egokitutako eserleku eta bizkarralde bezalako osagarriak badaude.
Legeak gutxienekoak ezartzen ditu, baina zuhurtzia zure erantzukizuna da.

03/04/2025