“Zera baino hobea”

Helburu berriak dakartza irailak, gimnasiora joatea, adibidez, sabeleko giharren artean garagardoen ondorioz ateratako kupela jaisteko, besteak beste.

GIMNASIOko atearen gainean, 4 astean abdominalak luzitzeko 10 trikimailu dituen kartel bat ageri da.

Esan agur nagikeriari, aldatu txipa eta, borondatearen indarrez, nahi dituzun emaitzak lortuko dituzu: sendo-sendo jartzea.

Eta zure gimnasioko aseguruaz mintzatzen bagara… Lantzen al dituzue muskulazioa, arte martzialak, yoga, zumba…? Hasiberria zara, ala beteranoa?

Webgunean tarifa eta zerbitzu desberdinak eskaintzen dizkiezu bezeroei. Gure artekaritzan ere bai.

  • Zure kuota “murriztua” instalazioen funtzionamendu txarrak edo zabarkeriak eragindako lesioak bere gain hartzen dituen nahitaezko Erantzukizun Zibilaren baliokidea da. Produktuak saltzen badituzu (elikadura-gehigarriak, adibidez), sartu Erantzukizun Zibilean.
  • Aseguratu zure inbertsio nagusia: makinak. Aseguruak ordainduko ditu lapurretak, hausturak, matxurak…
  • Poliza “osoak” aurreko guztia gehi kristalen hausturak, langileen babesa (istripuak, osasuna), laguntza juridikoa eta etekinen galera hartzen ditu barne.

Zure publizitatean ondo iragartzen duzun bezala, utzi aitzakiak eta planifikatu udazkena, gimnasioa “zera baino hobea” izan dadin. Zuk lortu bezeroak eta gu arduratuko gara denak babesteaz.