Zuk asko balio duzu, autonomo!

Autonomo gisa lan egiten dugun pertsonon %72 gaixotzeko eta sendatzeko lan egiteari utzi behar izateko beldur gara; gaixotasunagatik ez ezik, baita diru-sarrerak galtzeagatik ere (Autonomoaren Azterketa Nazionala). Gaixotasunagatiko bajan bageunde, hilean 609 eta 708 € artean kobratuko genituzke gehienok (% 86k gutxieneko oinarriagatik kotizatzen dugulako).

Gaixotasun bat, istripu bat edo baja bat bateraezinak dira gure lanarekin. El Mundo Today umorezko buletineko albiste sarkastikoa motz geratu da: “Inoiz ez dira gaixotzen. […] Autonomoak gai dira diru-sarreren eta janariaren hornidura erregularra ziurtatuta eduki gabe irauteko”.

Urte bat amaitu eta berria hasten den bakoitzean, aurrean ditugun 12 hilabeteetarako planak egiteko unea da. Autonomoen kasuan, urtarrila une ezin hobea da aurreko urtea nola joan den ikusteko eta aurrean dugun aldiari begira helburu berriak finkatzeko.

Argi dagoena da autonomook ez dugula erraz amore ematen; beraz, buru-belarri jarraituko dugu gehienok borrokan, gure negozioei eusteko. 2022an ezin bada hazi, 12 hilabete barru gure lanbide-jardueran jarraitu ahal izango dugula ziurtatu behar dugu gutxienez.

Edozein enpresa-jarduerak izan ditzakeen arriskuak garrantzitsuegiak dira “letra txikiaren” esku uzteko. Kontsulta iezaguzu, edozein premiari erantzun diezaiokegu, zure enpresarentzat onuragarrienak diren baldintzak negozia ditzakegu, eta etengabe lagun diezazukegu ezbeharra gertatzen denean.