Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunea erabiltzeko eta neurtzeko gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, bere erabilera onartzen duzula uste dugu. Ezarpenak alda ditzakezu edo informazio gehiago lortzeko.

Zure aseguruak, letra txikirik gabe

Aseguru bat bi alderen arteko kontratu bat da: zure eta konpainiaren artekoa, eta kontratu guztietan bezala, eskubideak eta betebeharrak daude. Adituak garenez, zure beharrak aztertu ditugu, eta kosturik onenean eskaini dizugu produkturik onena. Kontratu guztietan, argi eta garbi azpimarratzen dira baliogabetze-aldiak, bai erakundearen aldetik, bai eta aseguratu gisako zure aldetik ere; orain arte, bi hilabete ezartzen zituen Legeak bi aldeentzat. 2016. urte honetan, zuretzat berri onak dakartzaten aldaketa batzuk sartu dira indarrean

Orain, hilabete batera murriztu da epea zuretzat, aseguratuarentzat. Konpainiak ez badu nahi berritu, ordea, 2 hilabete lehenago jakinarazi behar dizu.

Mendekotasun eta Heriotza polizak bereziak dira: zuk zeuk bakarrik, aseguratuak, baliogabetu dezakezu kontratua, eta ez konpainiak.

Baliogabetzeko modua eta aldiak argi eta garbi azpimarratu behar dira.

Eta kontratuak tipografia bereziarekin azpimarratuko ditu bermeen esklusioak eta mugak, gaizki ulerturik ez egoteko.