02/08/2022

Zure azala bizitza osorako da eta oroimena du. Babes ezazu!

“25 urte ditut eta, edozein neska gazteri bezala, beti gustatu izan zait eguzkia hartzea, batez ere modaz interesatzen hasi nintzenean. Orduan hasi nintzen eguzkia ero baten moduan hartzen eta erretzen”.

Montseri berdin zitzaizkion amaren errietak, krema babesgarririk ez jartzeagatik. Egun batean, orban bat hazi zitzaion hankan. Dermatologoari ez zitzaion itxura gustatu, melanoma zirudien.

“Ez nekien zer zen, baina amaren eta doktorearen aurpegiagatik banekien ez zela albiste ona”.

Montsek ez zuen eguzkiarekin itunik egin eta eguzkia bere etsai bihurtu zen. Azala zuria baduzu, ilehoria edo ilegorria bazara eta begi argiak badituzu, babes zaitez gehiago. Egon itzalean 10:00etatik 16:00etara. Jantzi arropa luzeak, eguzkitako betaurrekoak eta eman 30etik gorako babesa duen beltzarantzeko krema. Ez erabili beltzarantzeko modu artifizialik eta arakatu zure azala orbanen bila. Ez ahaztu gure gorputzeko organorik handiena izateaz gain oroimen ona ere baduela azalak, eta eguzkitan egon zaren orduez oroitzen dela.

Gure artekaritzan galdetzen digute ea osasun-aseguru batek dermatologoak barne hartzen dituen. Bai, noski! Batzuek prebentzio-programak diseinatzen dituzte, eta forma eta tamaina aldatzen zaizkien orbanen berrikuspenez ere arduratzen dira.

Aseguruko espezialistek larruazaleko, mukosetako, ileko eta azazkaletako gaitzak ere diagnostikatu eta sendatzen dituzte. Beste patologia batzuk ere artatzen dituzte, hala nola ilea erortzea, herpesa, onddoak…

Hona hemen gure aholkua: zaindu larruazala eta, orbanik ateratzen bazaizu, joan espezialistarengana. Ez badakizu nola egin, galde iezaguzu, zure koadro medikoa eta dirua itzultzeko aukerak berrikus ditzakegu.